Sewing Up Olabeaga

Hirigintzari eta hiri-berroneratzeari buruzko lantegia

2014ko irailaren 19a, 20a, 22a eta 23a

Najako geltoki zaharra », Bilbo
Antolatzailea: BIA Urban Regeneration Forum, ETSASS, ETSAN

IZEN-EMATEA

Izen-ematea doan irailaren 15era arte
Plaza mugatuak
info@biarchitecture.org
946 07 74 61

LANTEGIAREN EZAIGARRIAK

  • Lantegia doan izango da eta arkitekturako ikasle titulatu berriei zuzenduta dago (gehienezko antzinatasuna: 2 urte).
  • Material-gastu guztiak (Interneten sartzea, elektrizitatea, material suntsigarria) BIA Urban Regeneration Forumen kontura joango dira
  • Ikasleek sarrerak eskuratuko dituzte hilaren 24eko eta 26ko kongresu zientifikorako, BIAren antolatzaileek oparituta
  • Plaza mugatuak
  • Lantegian, nazioko eta nazioarteko arkitekto eta profesional ospetsuek parte hartu eta tutoretza egingo dute
  • Ikasleek leku berean elkarrekin lan egitea da asmoa, parte hartzea eta ideiak trukatzea errazteko
  • Arkitekto titulatu berrien kasuan, beharrezkoa da motibazio-gutun bat bidaltzea, lantegian parte hartzeko interesa azalduz, baita CVa ere, helbide honetara: info@biarchitecture.org
  • Ikasle bakoitzak baliabide teknologikoak eraman beharko ditu (ordenagailu eramangarriak, argazki-kamerak eta abar)

TUTOREAK

Nuria Arrizabalaga
Nuria Arrizabalaga arkitektoak Bartzelonako ESTAn ikasi zuen, eta Carlos Arrizabalagarekin elkarlanean aritzen da 1992tik. Haren proiektuen artean honako hauek azpimarra daitezke: Bolunaga Errotako etxebizitza, Barinagan, Markina-Xemeinen (Bizkaia), 2003ko arkitektura-saria irabazi zuena; Urumea ibaiaren gaineko seigarren zubiaren diseinua; babes ofizialeko 12 etxebizitza Zaldibarren; eta Familia Santuaren Monasterioa, moja karmeldar oinutsena, Hondarribian.

Marta Gonzalez Cavia y Jorge Cabrera
Marta Gonzalez Cavia eta Jorge Cabrera, G&C Arquitectos taldekoak, eta Martin Gonzalez Cavia, lan berezien egileak dira. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: eraikuntzaren arloan, Berangoko zahar-etxea, Getxoko BiscayTIK eraikineko Bake Eder pasagunea, Santanderreko Cazoña gizarte-etxea eta Urduñako Elkartegia; paisajismoaren eta hiri-diseinuaren arloetan, berriz, azpimarratzekoak dira Zelaieta parkea eta Herriko Plaza, Zornotzan, Atalaia plaza, Armintzan, eta Zorrotzaurre auzoko Alde Mistoko berdeguneen diseinua, Bilbon.

AHOTS GONBIDATUAK

Franc Fernández
ETSAVeko irakaslea da 1983tik. Irakasle gonbidatua izan da mundu zabaleko arkitektura-eskola ugaritan (Italia, Suitza, Ekuador, Kuba, Argentina…) eta garrantzi handiko proiektuak sinatu ditu, hala nola Bernat Picornell igerilekuak edo Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa.

Alfonso Gómez Raby
Arkitekto eta paisajista da, baita Diego Portales Unibertsitateko (Txile) Arkitektura, Arte eta Diseinu Fakultateko irakaslea ere.

Mikel Ocio Endaya
ETSABen ikasitako arkitekto hau Bilboko Udaleko Hirigintza Arloko zuzendaria da.

Fernando Bayón Martón
Filosofian doktorea da (2002) Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Aisialdiko Ikerketen Institutuko ikertzailea eta kidea da.