Ongi etorri Urban Regeneration Forum webgunera

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Ur-ertz berriak

BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizio hau, uraren inguruan sortzen diren hiriko espazioetan oinarritzen da. Gure hiriak jasaten ari diren aldaketa nabarmenenak uraren ertzetan gertatzen ari dira.

 

 

Estrategikoki kokatutako lurzorua libre gelditu izanak, hiri-birsorkuntzari aukera berriak eskaini dizkio; gure inguruan, jarduera industrialek, azpiegiturek edota portuko erabilerek okupatutako hiri-eremuak izan dira azken urteetan libre gelditu izan diren lurrak. Gune hauek, zabalak, konplexuak eta gatazkaz betetakoak izaten dira askotan, eta, berauen birmoldaketa, hamarkadetan zehar luza daiteke. Bertan kokatutako azpiegituren balio-bizitza gainditzen duten okupazio-zorra, industria-hondakinen agerpena, industria-zoruaren beharrizana edo ordezko portu-zorua, horiek guztiek inbertsio-lan handia eskatzen dute; hirigunearen bihotzean kokatutako lurzoru hauek hiri-birsorkuntzarako benetako erronka bilakatzen dira.

 

Norman Fosterrek esan du I. BIA Saria jasotzeko ekitaldian, “harro dagoela Bilbon fosteritoak hain ikur estimatuak bihurtu izanaz”

Norman Fosterrek Bizkaiko arkitektoek emandako BIA Saria jaso du gaur Bilbon, eta ekitaldian harro eta pozik azaldu da hiriaren birsorkuntzari egindako ekarpenaz eta bere lanak Hiriaren ikono gisa hartu duen garrantziaz.

Albisteak

Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeoseko hiria, BIA Urban Regeneration Forumeko bigarren edizioko gonbidatua izango da. Frantziako hiriburu honek, datorren uztailean Bilbon, uraren eszenatoki berrien inguruan eztabaidatzeko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen sariketa honetan, sarietako bat jasoko du.

Horrela, BIA Forum 2016ak, Garonako hirian ur-korronteak (waterfront) berreskuratzean egindako lan bikaina aitortzen dio, Kalitatez egindako hiri birgaitze baten erreferentzia delako, bai prozesuan bertan, eta bai lortutako emaitzetan.

BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioa martxan dugu. Datorren uztailean, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta ur korronteen (waterfronts) berreskurapen proposamenak eztabaidatzeko, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen ideien nazioarteko txapelketa antolatu du Bizkaiko hiriburuan. Honetan, Bilboko Elorrieta Erriberan kokatutako eremu baten hiri-antolamendu eta espazio publikoaren diseinua landuko dira.

Portu-hirien berreskuratzea eztabaidara BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioan.

BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformak, Bizkaiko arkitektura eta hirigintzaren dinamizatzailea denak, BIA Urban Regeneration Forumaren II. Edizioa aurkeztu du gaur (Uraren Munduko Eguna). Eztabaidak, hurrengo uztailean, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago bilduko ditu Bizkaiko hiriburuan, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta kaia, ibaiertz eta kostaldeak orokorrean (waterfront areas) nola berreskuratu daitezkeen eztabaidatzeko.

Antolatzailea

Babesleak

logo-ayuntamientologo-diputacionlogo_euskadi
Babesle nagusia:

URATECUNIIBERDROLACONSORCIO DE AGUAS

Laguntzaileak

Beste laguntzaileak

Zabalkundean parte hartu dute

Abal akademikoa