BIA SPACE

NAJA + TAO with IDAR

BIA Urban Regeneration Forum-aren esparruan, eta gizarte bilbotarrean arkitektura bizkaitarrari eman nahi zaion ikusgarritasun-prozesuaren barnean, hiriburuko lokal enblematiko bat egokitzeko lan iragankorrak gauzatuko dira 2014ko irailaren 15etik 28ra: La Naja Geltoki Zaharra.Foroaren atal hori BIA SPACE izendatu dugu.

Esparru horretan, sektoreko adituentzako nahiz herritarrentzako tailerrak, erakusketak eta ekitaldiak egingo dira.BIA SPACE gizarteari zuzendutako mota guztietako jarduketen gune nagusi bihurtuko da aste horretan zehar, eta informazio-puntu, liburutegi, herritarren zentro eta garatu beharreko funtzioen erdigune gisa jardungo du Foroaren egunerokotasunean.

Horrela, gure hiri-lurretan dauden gune ahaztuak, baina hunkigarriak, goratu nahi dira, eta aldi berean, gune horietako bat erakutsi nahi zaie herritarrei.

Será un espacio moderno, actual, que utiliza la impresionante arquitectura de fondo como un elemento más para conseguir un ambiente que transmita los valores de la regeneración y la inventiva que caracterizan a Bilbao.
Ordutegia 11:00tatik 21:00etara

Informaziogunea

Leku moderno bat izango da, egungoa. Hondoko arkitektura ikaragarria beste elementu bat bezala erabiliko du, Bilboren ezaugarri diren eraberritze- eta asmamen-balioak helarazteko ingurune bat lortzearren.

Arkitektura ibilbideak

Bilbon zehar bisita gidatuen programa bat egitea aurreikusten da irailaren 8tik aurrera, eta bi bisita gidatu egingo dira egunero.BIA SPACE izango da horien guztien abiapuntua, hau da, bisitariak akreditatu eta horiei bisitarako beharrezko materiala emateko lekua.

Arkitektura bizkaitarraren interpretazio zentroa

Eremu bat gaituko da Bilbo Metropolitarrak izan duen eraldaketari buruzko informazioa emateko, hala nahi duten bisitarientzat.

BIA Workshop »

Astebetez, Arkitektura Eskoletako ikaslerik onenak BIA SPACE esparruan bilduko dira, arkitektura bizkaitarrarekin lotutako pertsona ospetsuen laguntzarekin, Bilboren premiak aztertzeko eta haren erronkei aurre egiteko. Horretarako, kasuan kasuko tailerrak, jarduera praktikoak eta landa-lanak egingo dira.

“Cantalojaseko lubakia” nazioarteko ideia-lehiaketaren erakusketa

BIAk arkitektura gaztearekin lotutako nazioarteko lehiaketa bat abiarazi du Cantalojaseko Lubakirako.Finalistak Najan bertan agertuko dira.Lehen mailako profesionalez osaturiko epaimahaia izateaz gain, lehiaketak herritarrek bozkatu ahal izateko atal bat izango du; herritarrek internet bidez nahiz BIA SPACE eremuan bertan bozkatu ahal izango dute.

BIA SPACE Gauak

Foroaren azken astean ospatuko den Biltzar Zientifikoaren osagarri gisa, biltzarkideak eta gainerako bisitariak erlaxatzeko eremu bat gaitu nahi da, biltzarreko gauak atseginak  izan daitezen.