Ong etorri Urban Regeneration Forum webgunera

Norman Fosterrek esan du I. BIA Saria jasotzeko ekitaldian, “harro dagoela Bilbon fosteritoak hain ikur estimatuak bihurtu izanaz”

Norman Fosterrek Bizkaiko arkitektoek emandako BIA Saria jaso du gaur Bilbon, eta ekitaldian harro eta pozik azaldu da hiriaren birsorkuntzari egindako ekarpenaz eta bere lanak Hiriaren ikono gisa hartu duen garrantziaz.

BIA Urban Regeneration Forum
Nazioarteko Ideia Lehiaketa
“Cantalojaseko Lubakia”, Bilbon

BIA epaimahaiaren akta

Hacia una ciudad sana/Towards living cities/Hiri bizirantz

“Hiria etengabe aldatzen ari den organismoa da, eta hala, asko dira, beren egunerokotasunean, herritarrek ingurune hobea eta oparoagoa izan dezaten lortzeko borrokan ari diren hiriak, arrakasta-aukerak handiagoak izan daitezen. Helburu hori zaildu egiten da, askotan, bizi-kalitatea eta garapena bateragarri egiteko eginkizun konplexuaren eraginez, eta agirian geratzen da industriaren eta etxebizitzaren, hiritarra eta naturala denaren edo jasangarria eta ekonomikoa denaren arteko banaketan.

Herritarrei, beren aukerak ahalik eta gehien garatzeko, aukera-berdintasuna bermatzen dien hiria da Hiri Osasuntsua. Hura ez dago hiri-hazkunde zehatz bati atxikia; eta handiagoa ala txikiagoa, aberatsagoa edo behartsuagoa…, herritarrentzat erakargarria den hiria izatea da kontua, indarguneak sendotzen diren eta ahultasunak txikiagotzen diren gune horretan bere lekua aurkitzen duena.

BIA Urban Regeneration Forumaren lehen edizio honetan, hiri osasuntsua, bizigarria, erakargarria eta aberatsa lortzeko zalantzak argitzen saiatuko gara. Horrenbestez, ezin dugu ahaztu hirigintza, arkitektura eta jasangarritasuna zeharkako diziplinak direla. Hori dela eta, oinezkoei egokitutako hiriez, energiaren arloan eraginkorrak diren hiriez, hiri adimendunez eta hiri gizatiarrez hitz egin beharko dugu. Hiri-eraberritzeen esparruko mundu osoko adituekin batera, gure hiriak hobetzeko moduen inguruan hausnartzen eta ikertzen saiatuko gara”.

Albisteak

Norman Fosterrek esan du I. BIA Saria jasotzeko ekitaldian, “harro dagoela Bilbon fosteritoak hain ikur estimatuak bihurtu izanaz”

“Metroaren proiektua oso esperientzia atsegingarria izan zen alde guztietatik, eta horretan parte hartu izana erabateko ohorea izan da niretzat”, esan du, Bizkaiko arkitektoek gaur gauean, Guggenheim Museoan, BIA Urban Regeneration Forum-aren amaieran egin dioten omenaldian   Fosterrek metroa bisitatu du gaur arratsaldean, eta bere sinadura utzi du Moyuako geltokian   Golardo honen bidez, arkitekto ingelesak […]

Bizkaiko arkitektoek BIA Saria emango diote gaur gauean Norman Fosterri

Golardo honen bidez, arkitekto ingelesak Bilboko hiri-birsorkuntzari egindako ekarpena aldarrikatu nahi da   Guggenheim Museoan antolatuko den BIA Saria emateko ekitaldiak amaiera ezin hobea emango dio kultur jardueraz betetako hilabeteari. Programa honen barruan, Naxako geltoki zaharrean egindako “behin-behiko egokitzapena” ikus daiteke oraindik, baita erakusketak, eraikin bereizgarrietarako bisitak eta haurrentzako tailerrak ere   BIA (Bilbao Bizkaia […]

Izen handiko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago elkartuko dira Bilbon bihartik aurrera BIA Urban Regeneration Forumean

Carlos Ferrater-ek, Adriaan Geuzek eta Umberto Napolitanok, besteak beste, etorkizuneko hiriek nolakoak izan behar duten argitzeko eztabaidan parte hartuko dute   Mexiko da lehen Foro honetako herrialde gonbidatua, eta horri buruzko jardunaldia egingo da topaketa abian jartzeko   Bi eguneko topaketen ondoren, lehen BIA Saria Norman Fosterri emateko ekitaldiak amaiera bikaina emango dio Foroari   […]

Antolatzailea

Babesleak

logo-ayuntamientologo-diputacionlogo_euskadilogo_tecuni

Laguntzaileak

Beste laguntzaileak

Zabalkundean parte hartu dute